Begoña Rudi, Iosu Goia eta Dharma taldeak eskuratu dituzte aurtengo musika bekak

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 15a

Begoña Rudi eta Iosu Goiak 3000 euro eskuratuko dituzte Berako musika bilketa osatzeko

Iaz lehen aldiz egin zuen bezala, aurten ere Berako Udalak dirulaguntzak onartu ditu herriko musika arloa sustatzeko. Horietariko bi ekoizpenari zuzendu dira eta hirugarrena bilketari.

Aurkeztutako lanen kalitatea eta interes kulturala aztertu ondotik, Berako Kultur Batzordeko epaimahaiak sormen lanetarako eta musika bilketarako bekak zeinei ematea erabaki du. Ekoizpenerako emanen diren bekak bi izanen dira, biak 600 eurokoak. Lehena Dharma taldea osatzen duten Fermin Iraola, Angel Iraola eta Joxean Perezek hartuko dute, eta bigarrena Iosu Goiak “Iosu Goiaren filosofia…Larru gorritan” diskoa kaleratzeko. Aurtengo deialdian 3000 euroko beka berezia eskaintzea onartu zen Berako musikaren bilduma osatzeko. Azken hau bi lagunek eskuratu dute Begoña Rudi eta Iosu Goiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun