Haur eta guraso anitz bildu ziren Bidasoako Bide Berdeen egunera

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 14a

Tren Txutxurik ez zen izan baina bertze era bateko trena ekarri zuten

Eguraldia lagun, larunbatean ospatutako Bidasoako Bide Berdearen eguna arrakastatsua izan zen. Haien erara edo antolatzaileek ekarrarazi zituzten jardueren bitartez lehengo trenbideaz gozazeko haur eta guraso anitz hurbildu ziren Bereaura.

Goizeko 10:00etatik aitzinera, zaldiz edo tren bizikletaz ibiltzeko aukera izan zen joan den larunbat goizean Lesakan. Hori dela eta anitz izan ziren etxeko bizikleta hartu eta hurbildu zirenak edo amatxi edo aitatxirekin itzuli baten egitera joan zirenak. Haien harridurako aurtengoan ez zen tren txutxurik izan baina bertze era bateko trena ikusi ahal izan zuten baita gainean ibili ere. Animaliak gustukoago dituztenek berriz zaldian ibiltzeko aukera izan zuten. Haurrek ederki pasatzen ari ziren bitartean haiekin etorri zirenak ez ziruditen gaizki pasatzen ari zirenik eta bat baino gehiagok aukera baliatu zuen argazkien ateratzeko eta elkarren artean solastatzeko. Aitzineko edizioan eguraldi txarrak eguna urratu bazuen oraingoan goiza pasatzeko aukera polita eskaini zuen. Balantze ttiki bat egiterako orduan antolatzaileak hagitz kontent ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun