Ekaitzak Elkarteak frontenis txapelketa antolatu du. Arrakasta izan du deialdiak eta dirudienez bikote sailak izena eman du.
Bertzalde, joan den apirilaren 28an 50 inguru lagun Goizuetara joan ziren oinez. Bezpera ilunabarreko euri zaparrada zakarrak ez ziren larunbat goizean errepikatu, eta polita atera zen goiz partean behinik behin. Harat ailegauta Goizuetako Umore Ona elkartean bazkaldu ondoren, ilunabarrean etxera itzuli ziren autobusetan. Egun ederra pasatu zutela erran digute.