Ikasturte bukaerarekin kanpaldiak antolatu dira eskolatik

Nerea ALTZURI 2007ko maiatzaren 11

Hilabete honekin batera urteroko hitzorduekin topo egiten dugu. Herriko eskolako lagunek ateraldi ezberdinak antolatu dituzte. Joan den astean Haur Hezkuntzako eta 3. zikloko ikasleak Zarauzko eta Zuazako kanpaldietan izan ziren, hurrenez hurren. Maiatzaren 9tik 11 bitarte 3. ziklokoak. Bortzirietako 65 ikasle inguru Zuazan izan ziren. Maiatzaren 10ean eta 11n, berriz, Haur Eskolako 10 herriko ikasle Zarautzen izan ziren. Aste honetan, astezkenean eta ortzegunean, Lehen Zikloko ikasleak Beiren kanpaldian daude. Ekainari begira, berriz, 6tik 8ra bitarte 2.zikloko 6 eskolako ikasle irakasleekin batera Lizarran kanpaldian izanen dira. Eta akautzeko, bi urtero behin egiten ikasketa bukaerako bidaia Bartzelonara eginen da. Ekainaren 14tik 20 ra artean 6 ikasle irakasleekin Katalunian oporraldian izanen dira. Horrela pixkanaka-pixkanak aitzinera doa ikasturtea, eta hilabete eta erdi bertzerik ez da gelditzen udako oporretan murgitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun