Hainbat belaunaldiren txistu irakasle izan den Santiago Irigoien maiatzaren 5ean hil zen, 93 urte zituela. Txistulari eta atabalari bikaina, txisturako doinuak ere konposatu zituen, «Hiria» biribilketa erraterako. Musikari handia izan baldin bazen ere, bere gizatasuna oraindik handiagoa zen eta ikasle guzien maitasuna eta miresmena irabazi zuen. Musikari hain lotua bizitu zena, egun aski seinalatuan hil zen, bandak 150. urteurrena ospatzen zuen egunean.