Musika Bandaren 150. urteurreneko ospakizuna

Aitor AROTZENA 2007ko maiatzaren 11

Utzitako argazkiak

Bikaina izan zen Musika Bandaren 150. urteurrena ospatzeko plazan prestatu zen ikuskizuna. Argi gelditu zen Musika Bandarik gabe, nekez eginen zela ospakizunik herrian: olentzero, inauteriak, Sanferminak, Beti Gazte elkartearen himnoa... Musikari beterano bati, Tomas Rekondori omenaldi berezia egin nahi izan zioten eta bere gaztetako irudiak ikusten ziren bitartean, Tantirumairuko dantzariek bere izena daraman fandangoa dantzatu zioten. Goizean hil zen Santiago Irigoienentzat ere izan ziren oroitzapen eta esker oneko solasak. Frontoian egin zen bazkarian 350 lagun bildu ziren eta gaua luzea izan zen aunitzentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun