Jubilatuak Milagrora

Aitor AROTZENA 2007ko maiatzaren 11

TTIPI TTAPA

San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak ateraldia antolatu du maiatzaren 31n Milagrora.

Goizeko 11:00etan Montecillo finkara ailegatu eta hameketakoa izanen dute. Handik herrira joanen dira bisita egitera eta ondotik berriz ere Montecillora itzuliko bazkaltzera. Bazkalondoan dantzaldia eta zezen plazan errekortadore profesionalen erakustaldia izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun