Ekitaldiz gainezka datorren Gazte Eguna ospatuko da larunbatean

Aitor AROTZENA 2007ko maiatzaren 11

Ataka, Akatu, Anestesia eta Habeas Corpusek kontzertua eginen dute

«Gazteok elkartuz, herria bultzatu» lelopean, larunbat honetan Gazte Eguna antolatu du Lesakako Gaztik taldeak. 10:00etatik 12:00etara tailerrak izanen dira; artistikoa, txalaparta... 12:00etan, Nafarroako gaztetxoen bertso txapelketako finala jokatuko da Kattun, herriko ordezkaritza zabalarekin. 14:30ean, bazkaria izanen da plazan. Bazkalondoa patxadan pasatu ondotik, 18:00etan 3x3 futbito txapelketa plazan. 20:00etan trikipoteoa eta akautzeko, 22:30etik aitzinera kontzertua eskainiko dute frontoiko aparkalekuan Ataka, Akatu, Anestesia eta Habeas Corpus taldeek. Sarrerak aitzinetik 5 eurotan daude eta bertan 7 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun