Musika entzunaldiak maiatzean

Amaia eta Ainhoa 2007ko maiatzaren 11

Maiatzaren 9an hasi eta hilabete bukaera arte, musika eskolako ikasleek urte guztian ikasitakoa jendeaurrean erakusteko aukera izanen dute. Akordeoi eta trikitixa entzunaldiak maiatzaren 9an izan ziren, eta datorren asteartean, hilak 22, piano eta teklatu joleen txanda izanen da, musika eskolako areto nagusian, 18:00etatik aurrera. Maiatzaren 29an, 19:00etan, biolin entzunaldia izanen da eta hurrengo egunean, haizezko musika tresnen txanda, 17:00etatik aurrera. Entzunaldiok Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak antolatu ditu eta musika eskolako areto nagusian izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun