Gure Txokoara sartzeko txartel elektronikoak

Amaia eta Ainhoa 2007ko maiatzaren 11

Gure Txokoa Elkarteko 18 urtetik goitiko kideek, hemendik aitzinera ostatura sartzeko txartel elektronikoak erabili beharko dituzte. Azkenaldian elkarteko ostatuan izan diren galerak saihestu nahian, oraingo sarraila kendu eta elektronikoa jarriko da. Bazkidearen datuak grabatuak dauzkan txartel elektronikoa emanen zaio bakoitzari, eta horrela, galerak kontrolatzea errazago izanen da.

Txartela hartzeko asteazkenetan 19:00etatik aurrera joan behar da. Bazkidearen datuak bildu eta datu basea berritzeko orrialdea bete beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun