Mendi Itzulian jende guttiago

Amaia eta Ainhoa 2007ko maiatzaren 11

Maitzaren 6an egin zen VII. Berako Mendi Itzulia. Aurreko urtetako ibilbide bera egin zuten parte hartzaileek; 5 orduz lehenak eta 8 orduz azkenak. Aurten 310 mendizale izan ziren. Aurreko edizioetan baino jende guttiago ibili bada ere, antolatzaileek balorazio positiboa egin dute. Uholdeak eta Lapurdin hauteskundeak zirelako, uste baino jende gehiago hurbildu zen. Xabier Zubieta, Loro Pikabea, Unai Etxepare eta Xabier Saralegiren oroimenez hainbat ekitaldi ere egin ziren. Ibilbidea hasi aurretik bertsoak abestu zituzten, parte hartzaileen artean zinta zuri, berde, hori eta moreak banatu zituzten eta Santa Barbaran, Tailon mendian hildakoen hautsak dauden tokian, beraien argazkiak jarri zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun