Bera-Endarlatsa errepide zatiko lehenbiziko harria paratu dute

Amaia eta Ainhoa 2007ko mai. 11a, 10:58
Apirilaren 27an Bortzirietako alkateak, Nafarroako eta Gipuzkoako ordezkari politikoek eta obra arduradunek N-121Ako obren lehen harria paratu zuten Utzitako argazkiak

Moldatze lanek bi urte iraunen dutela aurreikusten da

Apirilaren 27an N-121-A errepideko moldaketa lanen lehendabiziko harria jarri zuten Lastaola baserriaren parean. Obrak maiatzean hastea aurrikusia dagoenez (maiatzaren 10ean hasi gabe zeuden), harria egun batzuk lehenago jartzea erabaki zuten agintari politikoek.

Errepidea moldatzeko lanek bi urte iraunen dutela aurreikusi da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun