Bide Berdeen IX. eguna ospatu berri dela eta, Bidasoako Bide Berdearen eguna antolatu du Lesakako Ongi Izate Batzordeak heldu den larunbaterako. Ohi bezala Bereau eta Onbordiaren arteko erreka bazterraz gozatzeko hainbat modu ekarraraziko dituzte.
Orain arte hitz ordu hau Bertiz Partzuergo Turistikoak antolatzen zuen, baina joan den urteko abenduan Lesakako Udalak partzuergotik ateratzea erabaki zuen. Hala ere, egun horren antolatzearen lekukoa hartu du Ongi Izate batzordearen bitartez.
Antolatzaileak aldatu badira ere egitarauak berdin segituko du. Parte hartu nahi duten guziek hitz ordua goizeko 10:00etan izanen dute Bereauen. Hortik aitzinera eta eguerdiko 13:00ak arte lehengo trenbideaz gozatzeko hainbat modu izanen dituzte, bizikleta trena eta zaldiak bertzeak bertze. Lesakako udalak antolatzen badu ere argi utzi nahi izan du ekitaldiak eskualdeko jende guziei irekiak direla. Herriko Plazatik Bereaueraino bizikletaz edo oinez joan nahi dutenek hitz ordua goizeko 10:00etan izanen dute Plaza Zaharrean.