Asteazken goizean abiatu da Mugaz Gain antzerki jaialdiaren 13. edizioa. Urtero bezala egitaraua lau egunetan hedatuko da maiatzaren 9, 10, 24 eta 25ean. Bortzirietako ikasle batzuk oholtzara igotzeko aukera izanen dute eta bertzeek berriz antzerkiaz gozatzeko.
Asteazkeneko hiru emanaldietan, Lasarte eta Pasaiako ikasleak izan dira protagonistak. Lehenek nerabeen adina izan dute aipagai eta bertzeek berriz psikologo kontsulta baten bitartez jendeen arteko ezberdintasunak. Lasartekoek antzerkia eskaintzen zutelarik Labiaga eta Toki Onako ikasleak izan ziren publikoan. Nerabeak izanik gaiak bete betean harrapatu zituen bai aktoreak bai ikusliarrak, eta erran daiteke biek bat egin zutela. Goizeko emankizunek hagitz kritika onak jaso zituzten ikasleengandik. Astearte goizean, Iruñako Iturrama eta Toki Ona Institutuko ikasleak arituko dira eta arratsaldean berriz Donibane Lohitzuneko Scaramuccia. Jaialdiko azken bi egunetan, talde guziak Bortzirietakoak izanen dira, 24ean Lesakako Tantirumairu ikastola eta Berako Labiaga ikastola eta Rikardo Baroja Ikastetxea eta 25ean Igantziko eskola, eta Berako Jesusen Bihotza eta Rikardo Baroja ikastetxeak. Bi egun hauetan publikoari irekiak izanen diren emanaldiak eskainiko dira arratsaldeko 18:30ean.