Inauterietako argazki onenaren saria Koro Irazokirentzat

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 8a

Utzitako argazkiak

Inauteriak aspaldi pasa baziren ere, arazo teknikoak tarteko, orain arte ezin izan dugu www.berakoudala.net webguneak antolatutako argazki lehiaketako saridunaren izenik eman: Koro Irazoki izan da.

Aurkeztutako 56 argazkien artean, inauterietako nortasuna eta giroa ongien islatzen duelako hautatu du epaimahaiak argazki hori irabazle. iPod nano bat jasoko du oparitan Koro Irazokik.

Parte hartzaile guztien artean egindako zozketan berriz, liburu sorta bat jasoko du Rosa Mari Errandoneak.

Argazki guztiak ikusgai.

http://www.23hq.com/berakoudala

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun