Uhartean antzerki eskolak “Clown, sukaldaritza eta …” izeneko ikastaroa antolatu du heldu den ekainaren 15, 16 eta 17an Berako Alkeberea Landetxean.
Ikastaroak sukaldaritza eta clown tailerrak tartekatzea izanen du helburu. Antolatzaileek zehaztu nahi izan dutenez, sukaldaritza eta adierazpen aktibitatea uztartzen dituen ikastaro arrunta ez da izanen, baizik eta bi adierazpen artistiko ezberdinen arteko bizipena, haien ustez, biek bat egiten dutelarik. Animazio lanetan Ramon Albistur eta Esther Carrizo arituko dira, bata Clownaren lanean eta bertzea Clowna eta sukaldariaren lanean.
Ikastaroan parte hartu ahal izateko 180 euro ordaindu beharko dira, eta Alkeberean egon nahi izanez gero mantenu osoan bertze 130 euro. Informazio gehiago nahi izanez gero www.uhartean.com web orrian aurki daiteke.