Lesakako eta kanpoko dantza taldeek Tantirudantza eguna ospatu zuten Plaza Zaharrean

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 3a

Tantirudantza eguna igandean ospatu zen Lesakan. Urtean zehar txikienek ikasitako dantzak erakusteaz gain, bertze herrietako dantzariekin egun ederra pasatzen dute. Goizean kalejira egiten dute eta herriko auzo desberdinetan banatzen dira, musika eta dantza txoko guztietara hedatuz. Onin errekaren gainean ohiko Zubigainekoa eskaini zuten herriko dantzariek, tradizioari eutsiz. Zubigainekoa herriko dantzariek soilik San Fermin egunean dantzatu dute. Hori handien kasua izaten da, gazteenek Euskal Herritik etorritako bertze dantzariei eskaintzen baitiete Tantirudantza egunean. Segidan, dantzari guztiak Plaza Zaharrera joan ziren eta talde bakoitzak bere saiotxoa egin zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun