XXXII. Felix Errandonea Memoriala larunbatean jokatuko da

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 3a

Hirurogei eta lau kilometro dituen karrerak zailtasun bakarra izanen du Piedadeko Gaina

Berako Gure Txokoa elkarteak antolatzen duen XXXII. Felix Errandonea Memoriala, gazteen mailako txirrindularitza proba, heldu den larunbatean jokatuko da Bortzirietako errepideetan barna.

Hirurogei eta lau kilometro dituen proba arratsaldeko 17:00etan abiatuko da, Beratik, Euskalduna jatetxearen paretik. Lehen kilometroak zelaian eginen dituzte N-121-A errepidean barna Berrizaunera joanen baitira. Larrakaitzen itzulia eman da berriz ere Berara etorriko dira joandako bidetik. Ondotik, beti ere zelaian segituz, Zalain aldera joko dute, eta gero berriz Lesakara Berako saihesbidetik pasatuz. Hortik aitzinera berriz abiapuntura itzuliko dira Zalainen ibili ondotik berriz ere Lesakara joateko, eta karreraren zailtasunari ekiditeko, hau da Piedadeko gaina. Bukatzeko Iganzti eta Berrizaunen barna Berara itzuliko dira han egonen baita helmuga, Euskalduna Jatetxearen parean.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez laguntzaile beharretan daude bidegurutzetan trafikoa kudeatzeko. Lagundu nahi dutenek Josebarekin harremanetan eman beharko dira 666 812 489 telefono zenbakira deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun