Zerradura magnetikoak paratuko dituzte Iamotenean

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 2a

Giltza eskuratu nahi duten kideek egoitzatik pasatu beharko dute

Heldu den maiatzaren 11n, Berako Gure Txokoa elkarteak Iamotenea egoitzako zerradurak aldatuko ditu, eta magnetikoa den sistema paratuko. Hori dela eta giltza txartela eskuratu nahi duten kide guziek egoitzatik pasatu beharko dute maiatzaren 9a baino lehen arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara. Elkarteko datuak eguneratu ahal izateko, datu pertsonalak berriz hartuko dituzte, hala nola, helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta bankuko kontua bertzeak bertze. Epea bukatu eta gero giltza txartela eskuratu nahi dutenek asteazkenetan egiten ahalko dute ortzegunetan arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun