Datorren maiatzaren 12an, Udaberriko Biraren barne, meza ondotik eta frontoian, Atarrabiako Mikelats dantza taldeak emanaldia eskainiko du. Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak antolatzen du ekimena 200 eta 1.000 biztanle artean dituzten Nafarroako herrietan. Urte gehienetan, udaberrian ez ezik, udazkenean ere antzerki, dantza, edo abesbatzaren batek herria bisitatzen du.