Hauteskundeetarako bi zerrenda aurkeztu dira

Nerea ALTZURI 2007ko maiatzaren 2a

Eguraldi hobeak hasi dira, bero sargorien aldiak ere somatu ditugu. Horrek kanpo giroa areagotu du eta bertakoentzat eta herrira bisitara etortzen direnentzat eguna pasatzeko erraztu egin ditu zereginak. Baserri inguruetan baratzeetan ikusten dira herritar batzuk; bertzalde, pasioan dabiltzanek ere egun ateriak aprobetxatzen dituzte, eta adibidez, aterpera datozen haur zein helduek Aterpekoek antolaturiko ateraldi eta ekintzetan parte hartzen dute: Senberroko bordako zuhaitz parkea (tirolina), kobazuloan, mendi irtereetan…

Nabaria da eguraldi ederrak mugimendua eragiten duela gure artean, eta mugimendua ere, heldu den udal-hauteskundeei begira. Inguruko herrietan bezala, hurrengo bozetarako herritar zenbaitek zerrendak osatu dituzte, orrialde honetan bertan ikusiko duzuen bezala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun