Urtetik urtera indar gehiago hartzen ari da Erdi Aroko Feria. Aurten laugarren edizioa bete zuen eta urtero postu, ikuskizun eta salgai berdintsuak izaten badira ere, beti izaten da berrikuntzaren bat. Aurten, Erdi Aroko kanpamendua plantatu zuten plazako aparkalekuan eta garai hartako gudarien kontra ezpataz borrokatzeko aukera izan zen.