Udalak Ibardingo zabortegia ixteko eskatu dio Hiri Hondakinen Mankomunitateari

Amaia eta Ainhoa 2007ko maiatzaren 2a

Udalak Ibardingo zabortegia ixteko eskatu dio Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateari, zabortegiaren egoera txarra delako. Dirudienez, azken hilabeteetan Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatean Berako ordezkariek Ibardingo zabortegiaren egoeraz eta kudeaketaz hainbat proposamen, kezka eta galdera egin dituzte. Eskaerari erantzunez, Mankomunitateak txosten bat bidali omen du, baina badirudi ez duela inolako erabakirik hartu. Udalaren ustez, egoera gero eta jasangaitzagoa da, eta Mankomunitateari hainbat eskaera egin dizkio: Ibardingo zabortegiaren kudeaketa hobetzeko beharrezko neurriak hartzea, zabortegian baimenduak dauden hondakinak baino ez onartzea eta zaborraren kontrola areagotzea.

Horrez gain, Urruñako Udalak aurkeztutako txostenaren harira, lixibiatuekin sortutako arazoei aurre egiteko neurriak urgentziaz hartzea ere eskatu dio, eta ekainean zabortegia behin betirako itxi eta gestioak egin ditzala zaborra bertze toki batera eramateko. Ixten ez bada, Udalak neurriak hartuko omen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun