Ohi bezala Euskal Futbol Kanpusa iraganen da uda huntan Lesakan

ttipi-ttapa 2007ko apirilaren 26a

Interesatuak direnek laster egin beharko dute leku gutti gelditzen baitira

Bertze urtez batez Euskal Futbol Campusa, Beti Gazte eta Lesakako Udalak futbola eta euskara uztartzen dituzten udalekuak eskainiko dituzte ekainean, uztailean eta abuztuan. Jarduera nagusia futbola izanen bada ere, Lesakako eta eskualdeko bazterrak ezagutzeko aukera eskainiko zaie euskara izanen delarik harremanetarako hizkuntza.

Egonaldiak 6 egunekoak izanen dira. Goizean futbolarekin zerikusia duten hainbat ariketa, partida eta joko eginen dituzte, eta arratsaldean berriz, pilotan, herri kiroletan eta natura ezagutzen ibiliko dira. Guztira 5 egonaldi eskaintzen dira, ekainaren 24tik 30era, uztailaren 22tik 28ra, uztailaren 29tik abuztuaren 4ra, abuztuaren 5etik 11ra, eta abuztuaren 12tik 18ra. Interesatuak direnek izena eman dezakete www.euskalfutbolcampus.net web orriaren bitartez. Txanda bakoitzean gehienez 50 lagun onartuko dira. Prezioa 298 eurokoa izanen da eta Nafarroako Rural Kutxako bezeroentzat berriz 284 eurokoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun