ELAk irabazi ditu Fundicioneseko hauteskundeak

ttipi-ttapa 2007ko apirilaren 24a

Aitzineko hauteskundeei konparatuz ez da aldaketa handirik sumatu

Berako Fundicionesen hauteskunde sindikalak egin zituzten joan den asteazkenean. Duela lau urte ospatutakoekin alderatuz ez zen aldaketa handirik izan.

Apirilaren 18an, 100 urte baino gehiago dituen enpresako langileek bozkatu behar izan zuten enpresa batzordean haien ordezkariak izanen diren lagunen hautatzeko. Teknikari eta administratzaile gisa aritzen diren 20 langileetatik 19k ELArentzat bozkatu zuten eta bakar batek xuri. Espezializatuak edo kalifikatuak ez diren 140 langileen artean 132k bozkatu zuten, tartean 91ek ELArentzat eta 39k LABentzat. Horren ondorioz, ELAk 7 ordezkari izanen ditu enpresa batzordean, eta LABek berriz 2. Duela 4 urte ospatutako hauteskundeekin konparatuz ez da aldaketa handirik nabaritu, ELAren alde bozkatu dutenen ehunekoa goititu dela ez bada.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun