* Berako musika materiala biltzea: Beratarrek eta Berarekin zerikusia izan duten musikagileen konposizio kultural landuak; Berako musika herrikoia; Berako musika herrikoiaren gainean zenbait egilek egindako egokitzapenak; eta Berako besta, ohitura eta ekitaldi seinalatuetan interpretatzen den musika.
Arautegia:
* Onuradunak: Bakarka nahiz taldeka aurkeztu ahal dira hautagaiak. Taldeka aurkezten direnean arduradun bat izendatu beharko dute.
* Esleipen irizpideak:
Egin beharreko lanaren arloan esperientzia izatea kontuan hartuko da.
Beran erroldatutakoek edo lan egiten dutenek lehentasuna izanen dute.
Epaimahaia Berako Kultur Batzordeak eta Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak izendatuko dute. Honen erabakia atzeraezina izanen da.
Beka ematerako orduan aurkeztutako proiektuaren kalitatea eta metodologia hartuko dira aintzat, baita curriculuma ere.
* Dirulaguntza: 3.000 euro.
* Aurkeztu beharreko agiriak:
* Beka eskaera normalizatua.
- Identifikazio Fiskalaren Kodea (IFK) edota
Nortasun Agiria (NA), norbanakoen kasuan.
- Proiektuko parte-hartzaileen erroldatze-ziurtagiria.
- Hautagaien curriculum pertsonala.
- Egin beharreko lanaren txosten zehatza:
proiektuaren izenburua eta egileak, erabili beharreko metodologia eta proiektuaren laburpena (helburuak, gaiaren aurretikoak, egungo egoera eta lan egitasmoa).
Oinarriak eta eskaera inprimakia:
http://www.berakoudala.net/udala/deialdiak/dirulaguntzak orrialdean
Izena emateko epea:
2007ko apirilaren 27a, 13:30ean