Berako sormen lanetarako beka deialdia

ttipi-ttapa 2007ko apirilaren 23a

Berako herrian sortzen diren arlo artistikoko sormen lanak diruz laguntzea edota horretarako bidea ematea da.

Arautegia:

* Onuradunak: Beran edozein sormen arloren inguruan lan egiten duten norbanakoak, elkarteak edo entitateak (musika, ikus-entzunezkoak, arte plastikoak, arte dramatikoak, argazkilaritza, etab.). Berakoak ez diren elkarteen kasuan, beharrezkoa izanen da taldeko 2/3a, gutienez, Beran bizi izatea 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen.

* Esleipen irizpideak: lanen kalitatea eta interes kulturala hartuko da aintzat. Era berean, diziplina bat baino gehiago uztartzea ere kontuan izanen da.

Dirulaguntza:

3.000 euro (proiektu bakoitzari ez zaio kostu osoaren %70ean baino gehiago lagunduko)

Aurkeztu beharreko agiriak:

Beka eskaera normalizatua.
- Identifikazio Fiskalaren Kodea (IFK) edota Nortasun Agiria (NA), norbanakoen kasuan.
- Proiektuko parte-hartzaileen erroldatze-ziurtagiria.
- Hautagaien curriculum pertsonala.
- Egitasmoaren memoria: ideia eta kontzeptu nagusiak;
produkzio plana;
aurrekontu zehatza (aurreikusitako gastuak eta sarrerak);
talde tekniko eta artistikoa eta egitasmoa finantzatzeko plana.

Izena emateko epea:

2007ko apirilaren 27a, 13:30etan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun