Joan den astean Euskal Herriko Itzulia jokatu zen, eta aurten ere gure eskualdetik kilometro batzuk egin zituen. Tropelan ere izan ginuen hemengo txirrindulari bat, hau da Patxi Vila, Lampre taldean aritzen den Beratarra. Lehen bi etapetan ez bazen bere maila hoberenean ikusi, kilometroak pasa ahala sasoia berreskuratu zuen, eta hirugarren etapan garaipenetik hagitz hurbil ibili zen. Zoritxarrez egun horretan esprintean bera baino hobea zen Angel Vicioso gailendu zitzaion. Sailkapen orokorrari dagokionez, lehen etapetan galdutako denboraren ondorioz ezin izan zuen iazko 9. postua berreskuratu. Hala ere ez zen hain gaizki ibili, eta 18 minutura bazen ere 29. postua lortu zuen.
Saunier Duval eta Caisse d’Epargne taldeak anitz aipatu badira Lamprekoek oso lan txukuna egin dute, Damiano Cunego sailkapen orokorrean 4. postua lortu zuen Juan Jose Cobo irabazletik 2 minutu eta 26 segundora, eta taldekako sailkapenean 3. bukatu zuten aipatutako bi taldeen ondotik.
Heldu den hitz ordu nagusia hemendik 3 astera hasiko da Giroarekin. Orduan Lamprekoek haien publikoaren aitzinean arituko dira. Patxik erran digunez helburua argi dute, maillot arrosa.
Ahalegin guziak egin baditu Damiano Cunego sailkapen orokorreko lehen postura eramateko Berako txirrindulariaren iritziz, iazko irabazlea Iban Basso izanen da aurtengo faboritoa.