Bi hilabete falta dira udan sartzeko, eta hunekin batera herriko bestak hasiko dira. Berako besteentzat gehiago falta da baina dagoeneko haien antolatzen hasi dira, eta kultur batzordeak Sanesteban bestak iragartzeko kartel lehiaketa zabaldu du.
Nahi duten guziek parte hartzen ahalko dute eta nahi bezain bat lan aurkezten ahalko dira. Hala ere, oinarri batzuk kontuan hartu beharko dira, hala nola koloretan izanen den argazki edo kartela 18x24cmko neurriak izanen ditu eta zutikako zentzuan izan beharko du. Lanak Berako bestetan egoten den giroa islatuko du eta testuari dagokionez soilik agertu beharko da “Berako Sanesteban Bestak 2007”. Ahal den neurrian antolatzaileek eskertuko dute aurkeztutako obra formatu digital batean ere eransten bada.
Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 25a arte izanen dute haien obrak Berako Herriko Etxean aurkezteko. Epaimahaiaren neutraltasuna segurtatzeko, obraren gibeleko aldean goitizen bat paratu beharko da, eta goitizen bera duen gutun azal baten barnean egilearen zehaztasunak, izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Epaimahaia, kultur batzordeak izendatuko du, eta hunen erabakiaren arabera irabazleak 400 euroko saria eskuratuko du. Gainerako lanak ez dira itzuliko besten programan agertuko baitira beti ere egilearen izena zehaztuz.