Aste Santuko zubi luzean dozenaka lagunek gure herria aukeratu dute oporraldirako

Nerea ALTZURI 2007ko apirilaren 16a

Urteko lehendabiziko hiruhilekoa agurtu dugu, honezkero Aste Santuko oporralditxoaren ondotik, azken txanpan sartuak dira ikasleak ikasturteari dagokionez. Egun horien inguruan ez dituzte, ordea, atseden egunak eskolako irakasleek eta ikasleek bakarrik izaten. Aste Santuko egunetan egunerokoa aunitzek uzten dute, oporraldi luzexeago edo laburragoaz gozatzeko. Jende aunitz izan da herrian oporretan: landetxeek, albergeak, jatetxeek, dendek… hori guzia nabaritu dute. Eta horien jabe eta langileek, gehienok ez bezala, lan gehiago egin behar!

Eguraldiak ez du sobera aurpegi makurra erakutsi, eta eguneko zenbait momentutan behintzat, gure herriko mendiekin, naturarekin, inguruekin gozatzeko parada izan dute bisitariek. Laster udako plangintza egiteko astia hartuko dute hainbatek. Guk gure herrian gustura iraganen ditugu udako egunak ere, pasa berri direnak egin ditugun moduan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun