Goizuetara mendi ateraldia antolatu du Ekaitza Elkarteak apirilaren 28rako

Nerea ALTZURI 2007ko apirilaren 16a

Duela bi urte antolatu moduan, aurten ere Goizuetara mendi ateraldia antolatu du Ekaitza Elkarteak. Datorren apirilaren 28an izanen da, eta seguraski orduan izan zinetenok eta gogoa duzuen orok izen-emateko asmoa izanen duzue. Ekaitzako arduradunetara jotzea bertzerik ez duzue izanen. Egunari dagokionez, mendiz-mendi Goizuetara ailegatu, eta bertan bazkaldu ondotik, etxerako bidea hartuko da autobusez. 2005ean apirilaren 30ean egin zen ekimen hau, eta 50 lagunek parte hartu zuten. Eguraldi ona lagun, lau ordu pasatxoko ibilaldia izan zen, eta gehienak herrikoak izan baziren ere, eskualdeko bertze mendigoizale batzuk ere parte hartu zuten. Beraz, esperientzia errepikatzeko gogoa duen horrek eta ibilaldia ezagutu nahi duen guztiak aukera izanen du mendiko egun pasa Arantza eta Goizueta artean egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun