Lehengo eta oraingo etorkinak elkartu eta beraien ohitura, kultura eta gastronomia lesakarrei ezagutarazteko helburuak ederki aski bete zituen apirilaren 1eko Muga Gainetik topaketak. Galizako gaita eta muñeirak, Andaluziako flamenkoa, Hego Amerikako hainbat herrialdetako jakiak eta edariak eta nola ez, Euskal Herriko sagardo eta taloak izan ziren protagonista. Plazako aparkalekuan jarritako karpa ttiki gelditu zen.