Korrika handiaren aitzinetik Korrika Ttikia

Ainara MINDEGIA 2007ko apirilaren 16a

TTIPI TTAPA

Korrika handia herrigunetik pasatzen ez bazen ere, Irain eskola eta Tantirumairu ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek Korrika Ttikia egin zuten herriko karriketan martxoaren 30ean. Ondotik, indarrak berreskuratzeko, txokolatea eskaini zen arkupetan. Bi ikastetxeez gain, herriko hainbat elkarte eta erakundek ere parte hartu zuten biharamonean Korrikan, Endarlatsa eta Sunbilla bitartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun