Martxoaren 25ean hil zen Aitor Escagües Dozagarat ikasle gaztea, orain Toki Ona Institutuko ikaslea zena, eta aurretik, Ricardo Baroja Eskolako ikasle izandakoa. Azken agurra emateko, bere ikaskide, irakasle eta bi ikastetxeetako gurasoek ekitaldi hunkigarria egin zuten Toki Ona kiroldegian martxoaren 29an. Oroigarri modura eta Aitor futboleko atezaina zela gogoratuz, familiari baloi bat, lore sorta eta bere ikaskideek idatzi eta margotutako lanekin osatutako liburuxka eman zitzaion.