Aste Saindua pasatu berria berehala gainean izanen dugu uda eta hunekin batera datozen bestak. Horretarako herri batzuetan dagoneko mugitzen hasiak dira egitaraua osatzeko eta ahal den neurrian hobetzeko.
Lesakako kasuan www.lesaka.net web orrian tarte bat ireki dute nahi dutenek iradokizunak bidal zitzaten San Ferminak hobetzeko eta denen gustukoa izateko.
Beran berriz interesatuak diren guziei irekia izanen den bilera eginen dute heldu den asteartean, apirilak 17, arratsaldeko 19:00etan Herriko Etxeko Batzar Aretoan.