Berako Agerra Mendi Taldearen, Udalaren eta Nafarroako kirol eta Gaztediaren Institutuaren laguntzarekin, maiatzaren 6an eginen da zortzigarrenez Berako Mendi Itzulia. 30 kilometro izanen ditu ibilbideak, aitzineko aldiko ibilbidea eginen du.
Agerra elkartetik hasita Larretagaina edo Santa Barbara izanen da lehenbiziko tontorra (400 metro). Handik Idoiako bidegurutzera jaitsi eta Labiagara (618 metro) igoko da. Lizuniaga, Kondendiaga, Larun (900 metro), Iasola Zaharra, Landagaita, Usategieta, Ibardin, Azkenbaita, Mandale (573 metro) Postan barna, berriz ere Agerrara itzuliko da. Ibilaldian parte hartzeko 6 euro ordaindu beharko dira, eta izen ematea Agerra Mendi Taldearen egoitzan eginen da 6:00etatik 7:50ak bitartean. Ibilaldiaren irteera 7:00etatik 8:00etara izanen da, eta partehartzaile bakoitzari dagokion txartela irteerako kontrol-postuan emanen zaio, hurrengo kontrol postuetan erakusteko.