Haur Kantari Jaialdia

Amaia eta Ainhoa 2007ko apirilaren 10a

Apirilaren 1ean, egin zen Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatuta, XX. Haur Kantari Jaialdia Gaiarre antzokian. Bortz bakarlarik, hiru hirukotek eta hamasei taldek parte hartu zuten eta eskualdetik joandako gazteak ere aritu ziren. Epaimahaiak hainbat sari banatu zituen eta Berara bi ailegatu dira: Lehena, Izaro Iriarteri «Xalbadorren Heriotza» kantua interpretatzerakoan jarritako sentimenduarengatik. Bertzea, Axuria Taldearentzat izan zen, «Maitasun hitzak» abestiarekin, aurkezpen originalena eta ahots garbiena izateateagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun