Pio Baroja hil zeneko 50. urteurrena ospatzeko antolatu diren ekitaldi-omenaldien artean, Nafarroako Gobernuko Kultura Sailak apirilaren 20 eta 22rako Ikasketa Barojianoen Kongresua iragarrita zuen, baina azkenean, urriaren 19 eta 21era atzeratu dute. Sinposioa Nafarroako Museoan izanen da eta jardunaldietako bat barojatarrek Itzean duten etxean ospatuko da. Txosten egileen artean, Mario Vargas Llosa, Fernando Sanchez Drago, Andres Trapiello eta Eduardo Mendozak parte har tuko dute, ustez.