Liburuaren Eguna

Amaia eta Ainhoa 2007ko apirilaren 13a

Apirilaren 23an izanen da Liburuaren Eguna eta horren harira, hainbat ekitaldi antolatu dira. Apirilaren 24an 18:00etan, Joxean Oizek «Beñat Dardo» liburua aurkeztuko du. Apirilaren 27an, aldiz, bi ekitaldi izanen dira: 18:00etan, Estitxu Mentaberrik bere ipuinak kontatuko ditu eta 19:30ean Maria Agirreren «Arratsalde erotikoak» entzuteko aukera izanen da liburutegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun