Asteazken arratsaldean, Lesakako Musika Eskolak udaberriko kontzertua eskainiko du udaletxean 18:00etatik aitzinera. Ikasturte huntako ikasleek joan den irailetik hunat ikasi dutena erakusteko aukera izanen dute herrikoiak eta klasikoak diren abesti sorta bat eskainiz.
Musika eskolan erakasten diren hainbat instrumentuen doinuak entzuteko aukera egonen da, hala nola, gitarra, tronpeta, trikitixa, txistua, klarinetea, akordeoia, pianoa, flauta eta saxofoia bertzeak bertze. Eskainiko dituzten zatiei dagokionez, kontzertua anitza izanen da, hasiz kantu herrikoi famatuekin, tartean, Frères Jacques, Uxo Zuria eta Pintto Pintto, eta klasikoak diren Ansorenaren Doinua edo Naulaisen Prise du Bec kantuekin bukatuz. Kontzertuari amaiera emateko bandak eta abesbatzak Aqua taldearen Barbie Girl eta Oskorriren Aita Semeak eskainiko dituzte.