Pasa den igandean, Muga Guztien Gainetik, munduko herrialde eta kulturen lehen topaketak ospatu zituzten Lesakan horren kari Plaza Zaharreko aparkalekuan jarri zuten karpan.
Bertan gure eskualdean bizi diren hainbat etorkin hitz ordua finkatu zuten haien kultur, bizi modu, ohitura eta folkloreen berri emateko. Nundik zetozen erakusteko, gehienek haien herriko banderak paratu zituzten atzealdean eta mahaietan berriz, haien jaioterrian hagitz ezagunak diren janariak eta eskulanak. Postu batetik bertzera ibiliz, gastronomia zen behin eta berriz itzultzen zena, gehienetan ezagutzen ditugun elikagaiak baina era berezian sukaldatuak.
Hemen ditugun ohiturak ezagutarazteko, antolatzaileak alde bat eduki zuten. Bertan feri gehienetan izaten diren taloak, pintxoak eta sagardoa Dastatu ahal izan zen.
Jendea postuz postu zebilela, paratu zuten oholtzaren gainean animazio franko izan ziren, tartean eskualde ezberdinetako dantzak. Bestalde musikak ere izan zuen bere tartea, hortaz Galiziako gaiteroen doinuak entzun ahal izan ziren.
Ireki bezain laster, karpa berehala jendez bete zen. Ekitaldi gehienetan euria etsaia izaten bada batzutan laguntzen ahal du jendea ekarrarazteko. Belen Mutuberria antolatzaileetariko batekin egon ginelarik hagitz kontent zegoen ikusita zenbat jende hurbildu zen. “uste dut karpa ttikiegia gelditu zaigula”.