Baines Patxaran Txapelketako finalerdia igandean jokatuko da Berako pilotalekuan

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 30a

TTIPI TTAPA

Zeberio II eta Agirrezabala, Matxin III.a eta Lizasoren aurka arituko dira

Baines Patxaran Txapelketak aitzinera segitzen du. Asteburu huntan finalerdietako joaneko partiduak jokatuko dira eta horietariko bat igandean izanen da Berako pilotalekuan.

Larunbatean, Ezkurra eta Martinez I.a, eta, Uterga eta Urrutiak joaneko finalerdia jokatuko dute Galarretan. Bestalde, aipatu bezala, bigarren hitz ordua Beran izanen da, Zeberio II.a eta Agirrezabala, eta, Matxin III.a eta Lizasoren arteko bigarren joaneko finalerdiarekin. Partida horren aitzinetik, arratsaldeko 18:00etan, Etxeberria IV.a eta San Miguel, Matxin IV.a eta Ionekin neurtuko dira 35 tantora.

Baines Patxaran Txapelketa era berritzailean jokatzen da. 40 tantora jokatzen diren kanporaketa guziak zuzenak dira, baina joan etorriko partidetan erabakitzen dira, bata frontoi luzean eta bertzea motzean. Formula horrekin antolatzaileek erremontea guttitan ikusten diren pilota lekuetara eraman nahi izan dute. Prezioen aldetik ere indar berezia egin dute, 25 urte baino gazteagokoentzat dohainik izanen da, eta bertzeentzat 8 euro. Horretaz gain, Ttipi Ttapara deituz, 948 635 458 zenbakira, lehen 46ek sarrera doan eskuratzeko aukera izanen dute. Beraz erremontea gustukoa dutenek, edo ezagutu nahi dutenek hartu telefonoa eta deitu, txartelak zuen zain daude eta.

Itzulerako partidak ondoko asteburuan jokatu dira Lekunberrin eta Euskal Jai Berrin, eta finalak berriz, apirilaren 15ean eta 21ean Labriten eta Galarretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun