Larunbat arratsaldean Lur Dantzalekuan bosgarren Nafarroako bertsolarien txapela jantzi berri duen Xabier Silveirarekin egon gara astearte eguerdian. Lortutako txapelarekin pozik baldin bazen, emandako mailarekin ez zen hain kontent bertsolari Lesakarra. Xabierrek aitortzen du saio gora beheratxoa izan zela, baina bere ustez, handik ateratzean jendea pozik atera zen. Publikoari begira berriz, bere ustez haiek erakusten duten maila eragiten du ikusleen erantzuna. Heldu den urteei begira berriz, zuhurtasunez jokatu nahi du, eta taldekako txapelketa antolatzearen ideiarekin bat egiten du Xabierrek. Final osoa ikusteko aukera izanen da Ttipi Ttapa Telebistan arratseko 21:20etik aitzinera.