Aste Sainduan Txiki Parka paratuko dute Lesakan

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 23a

Egun bakoitzeko 4 euro ordaindu beharko dira edo bestenaz 25 hamar egunentzat

Iazko arrakasta ikusita, aurten ere Aste Sainduko oporretan Bortzirietako eta Eskualdeko haurrentzat Txiki Park jartzea erabaki du Lesakako udalak. Irain eskoletako pilotalekuan egonen diren jokoetaz apirilaren 4tik 13ra gozatzen ahalko da. Ttikienentzat, txirrista gunea, ludoteka eta piloten etxea ekarraraziko dituzte, eta koxkorragoentzat, bizikleten parkea, gargantua, bideojokoak, puzgarriak, ping-pong mahaiak eta futbolinak. Egunero irekia izanen da arratsaldeko 16:30etik 20:30era. Egun batentzako prezioa 4 eurokoa izanen da, eta 10 egunentzako bono txartela 25 eurokoa. Txartelak erosteko 012 telefono zenbakira deitu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun