Giro ezin hobea Mozorro Bestan

Nerea ALTZURI 2007ko martxoaren 23a

Argazkia: Mikel LARRETXEA TTIPI TTAPA

Martxoaren 10ean Mozorro Besta egin zen eta ezin balorazio txarrik egin. Ilunabarrean aizkora apustu bikaina eskaini zuten herriko lau gaztek. Xabi Agesta eta Xabi Larretxea, Julio eta Dani Lukanbio anaien aurka aritu ziren, eta denbora guzian aitzinetik joan ez baziren ere, lehenbizikoek irabazi zuten. Frontoiko saioaren ondotik, afaltzeko bidea hartu zuen jendeak. 80 bat afaltiar bildu ziren Aterpen, eta Irazu eta Maia bertsolarien konpainian giro ona sortu zen. Ondotik, Jalisko Bandek alaitu zituen plaza iskinak. Besta ordu ttikiak arte luzatu zen aunitzentzat. Argazkian kirol saioko protagonistak ageri da, euren prestatzaileak ondoan dituztela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun