Kultur eta turismo dinamizatzailea

Aitor AROTZENA 2007ko mar. 23a, 12:38

TTIPI TTAPA

Martxoaren 1ean hasi eta hamar hilabeterako, kultur eta turismo teknikaria kontratatu du Udalak. Aukeraketa prozesua otsailean egin zen, eta Belen Mutuberria Bergara herritarra hautatu zuten. Bertze hiru lagun aurkeztu ziren, baina puntuazioaltuena berak lortu zuen. Urtea akautu arte, lanaldi erdia kultur arloan emanen du eta bertze erdia turismo arloan. Teknikari berriak aipatutakoaren arabera, herriko kultur egitaraua nahiko aberatsa iruditzen zaio eta momentuz, bertze gauza batzuk antolatu baino lehen gaiari neurria hartu nahi dio. Halere, hasi eta berehala ez ohiko ekitaldi bat antolatzen hasi da, apirilaren 1eko Muga Gainetik Topaketa, hain zuzen. Turismo arloan ere aritu beharko da eta berak dioenez, lehenik herriko baliabideak antolatu eta ezagutarazi behar dira. Aipatzekoa da Belen Mutuberria hiru urtez Bertizko Partzuergo Turistikoan gerente lana egin zuela. Kultur teknikaria izanda, kultur etxea izanen litzateke hurrengoa!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun