Erdi Aroko IV. Azoka apirilaren 15ean

Aitor AROTZENA 2007ko martxoaren 23a

TTIPI TTAPA

Herriko besta egitarauan leku egin duen Erdi Aroko Azokak laugarren edizioa beteko du apirilaren 15ean. Ohiko ekitaldiez gainera, aurten karrika animazio gehiago izanen da. Plazako aparkalekuan Erdi Aroko kanpamendua jarriko da eta haurren jokuak Zabaleta dorre inguruan eginen dira. Ipuin kontalariak edo ezpata torneoa izanen dira aurtengo bertze berrikuntzak, 40 artisautza postuen artean. 19:00etan Muxiko dantzaldia izanen da Plaza Zaharrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun