Etorkinak biltzeko ‘Muga Gainetik’ Topaketa eginen da apirilaren 1ean

Aitor AROTZENA 2007ko martxoaren 23a

TTIPI TTAPA

Lehengo eta oraingo etorkinak biltzeko eta kultura ezagutzeko asmoarekin Muga Gainetik Topaketa eginen da igande honetan, apirilaren 1ean, 12:00etatik 19:00etara. Lesakako Ongizate Batzordeak antolatutako ekitaldi honetan hegoamerikako etorkinez gain, Galizakoek, Extremadurakoak edo Andaluziakoek hartuko dute parte. Plazako aparkalekuan muntatuko den karpan, herrialde bakoitzeko txoko bat jarriko da, beraien gastronomia dastatu eta musika aditzeko, bertzeak bertze. Euskal Herriak ere parte hartuko du, eta sagardo kupelaz gain, zikiroa ere izanen da. Tantirumairu dantza taldeko dantzariaren aurreskuarekin irekiko da ekitaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun