Bigarren hiruhilekoan, monitore faltagatik bertan behera gelditu ondotik, hirugarren hiruhilekoan, berriz aerobika emanen da monitore berri batekin. Apirilaren 3an hasiko da, eta martxoaren 29a baino lehen izena eman behar da kiroldegian. Lehengo talde eta ordutegiak mantenduko dira, eta lehendik zeudenek lehentasuna izanen dute, jende berria hartu arren. Ordutegiak hauek izanen dira: astearte eta ortzegunetan: 17:30-18:30 (aerobik I); 18:30-19:30 (mantenimendu gimnasia), 19:30-20:30 (aerobik II) eta 20:30-21:30 (aerobik III). Kiroldegiko bertze aktibitateetan ere izena eman daiteke, plazarik egonez gero.