Lesakako Fagoagatarrek ederki hasi dute Skeet Olinpikoko denboraldia Madrilen jokatutako Errege Kopan hiru domina irabaziz, bi urrezkoak eta bertzea zilarrezkoa.
Emakumeen proba egun batez jokatu zen, eta gizonezkoena bi egunez. Ohi baino parte hartzaile guttiago aritu ziren egutegiko lehen hitz ordu horretan gehienek entrenatzen segitzen baitute maiatzaren 19 eta 20an jokatuko den Espainiako txapelketarako. Emakumezkoetan bi ahizpak ederki aritu ziren, eta lehia handiena haien artean izan zen. Azken aldietan gero eta maizago gertatzen den bezala, Itsaso, ahizpa gazteena, nagusitu zen, eta podiumeko maila gorenean igo. Zilarrezko domina Ionerentzat izan zen. Gizonezkoetan Antonio, Aita, txapelketa polita egin zuen baita 3. kategoriako urrezko domina eskuratu ere.
Hautatzaile nazionalak Ione eta Itsaso jakinarazi zienez, emaitza onak eta Espainiako Federazioak tiro olinpikoan finkatuak dituen minimoak lortzen badituzte Granadan jokatuko den Europako txapelketara deituko ditu uztailean.
Heldu diren hitz ordu nagusiak apirilean eta maiatzean izanen dira Nafarroako txapelketa eta Espainiako txapelketarekin.